K-1 PRO

K-1 profesionalaren definizioa
K-1eko diziplina Basque country K-1 Pron ez da berdina zenbait aspektutan K-1 amateurrarekin alderatzen badugu.
Ehk-1ek 3 kategorietan banatzen du K-1 profesionala:
-
K-1 neo profesionala 3x2
-
K-1 semi profesionala 4x2
-
K-1 profesionala 3x3 y 5x2 (titulua dagoenean jokoan)

Lehiaketaren Eremua
Beti ringean.

Lehiaketarako esku narruak eta bendajeak
Lehiaketa eta diziplina guztietan esku narruak beharrezkoak dira, salbuespenik gabe.
K-1 neo profesionalean 3x2: 10oz belkrozko esku narruak eta amateur bendajea.
K-1 semi profesionala 4x2: 8oz kordoizko esku narruak welter pisu arte eta 10ozkoak hortik aurrera, pro bendajea esparatrapuarekin hatz koskoak estali gabe.
K-1 profesionala 3x3 eta 5x2 (titulua badago jokoan): 8oz kordoizko esku narruak welter pisu arte eta 10ozkoak hortik aurrera, pro bendajea esparatrapuarekin hatz koskoak estali gabe.

Pisuak
Neo pro kategorietarako amateur pisuak ikusi.
SEMI PRO
ETA
GIZONEZKO
PROFESIONAL
KATEGORIETARAKO
SUPERMOSKA / ATOM - 52,700 kg
MOSKA / FLY - 54,500 kg
GALLO / BAMTAN - 56,400 kg
PLUMA / FEATHER - 58,200 kg
ARINA / LIGHT - 60,000 kg
SUPER ARINA / SUPER LIGHT - 62,200 kg
WELTER ARINA / LIGHT WELTER - 64,500 kg
WELTER - 66,800 kg
SUPER WELTER - 69,100 kg
ERTAIN ARINA / LIGHT MIDDLE - 71,800 kg
ERTAINA / MIDDLE - 75,000 kg
SUPER ERTAINA / SUPER MIDDLE - 78,100 kg
PISUA ARINA / LIGHT HEAVY - 81,400 kg
PISUA KRUZERO / CRUISE LIGHT HEAVY - 85,100 kg
SEMI PRO
ETA
EMAKUMEZKO
PROFESIONALA
KATEGORIETARAKO
MOSKA - 50,000 kg
GALLO - 53,000 kg
PLUMA - 56,000 kg
SUPERPLUMA - 58,000 kg
ARINA - 60,000 kg
SUPER ARINA - 63,000 kg
WELTER - 66,000 kg
SUPER WELTER - 68,000 kg
ERTAINA - 71,000 kg
SUPER ERTAIN + 71,000 kg

Ahozko babeslea....
Ahozko babeslea
Ahozko babeslea goma plastika arina eta malguarekin egindakoa izan behar du.
Hortzen goiko aldea estali dezake edo ahozko bikoitza goia eta behea estaltzen duena.
Ahosko babeslea derrigorrez erabili behar da.
Izterrondo babeslea (Kokila)
Kokila beharrezkoa da gizonentzat eta emakumeentzat.
Materiala plastiko gogorraz egindakoa izan behar du eta genitalak osoki estaliko ditu, inongo lesiorik ez izatearren.
Bular babeslea
Lehiakide guztientzat beharrezkoa da.
Plastiko gogorrez egindakoa eta oihal batez estalia.
Bularra estaltzen duen pieza batekoa edo bi pieza sujetadorean sartzen direnak.
Kamisetarik gabe. Emakume lehiakideentzat top erabilera.
Orkatilakoak edo bendajeak oinetan erabiltzea posible da.
Oliorik gabe aurpegian edo gorputzean baina baselina pixka bat aurpegian erabili dezake lehiakideak.
Prayatsrik gabe (Tailandar lokarrizko besokoa).

Baimendutako K-1 internazional araudiko teknikak
Baliogarriak izango diren eskuetako teknikak:
- Boxeoko kolpe guztiak
- Spinning back fist
- Clinch edo eskuak heltzea. Heltze hau bi eskuak erabiltzeko aukeran erabiliko da, belaunekin burua kolpatzeko eta baita soin eta izterretan. Lepotik eta sorbaldatik heldu daiteke belaunaren burutzapenerako. Heltze eta clinch ondoren, beste lehiakidea askatu behar da.
- Kontrako lehiakideak botatzen duen zangoa hartu.
Zangoari dagozkion teknika baliagarriak:
- Ostiko frontala.
- Ostiko frontala orpoarekin.
- Ostiko zirkularra tibiaz kolpekatzeko aukerarekin.
- Alboko ostikoak.
- Heltzen duten ostikoak (orpoarekin kolpatzea baimenduta dago).
- Gorakor ostikoa.
- Aizkora ostikoa (orpoarekin kolpatzea baimenduta dago).
- Saltoan ostikoa eta belauna.
- Bira ostikoa (orpoarekin kolpatzea baimenduta dago).
- Bira ostikoa orpoarekin zangoen kanpoaldean belaunaren gainetik eta mokorraren azpitik.
- Belaunaren kolpea bai buruan, soin eta izterretan.
- Lur-arrasean ibiltzea , ez orkatila gainetik.
- Low hick barrukoa eta kanpokoa tibiarekin, zangoaren albokoetara, belaunaren gainetik eta mokorraren azpitik.
- Baita ere izterraren alde frontala Low kick desplazamenduetan.
- Zangoa heldu aurkakoaren atakean, eskuekin bakarrik, zangoarekin kolpatu, belauna edo esku eta kolpatuz gero askatu.
- Ezin da lehiakidea mugitu arazi zangoa helduta dagoen bitartean.

K-1aren Berezitasuna
K-1aren diziplinan bakarrik baimenduta dago belaunaren kolpea buruari edo soinari edo izterrei.
Baimendua dago bakarrik, belaunarekin kolpatzeko aipatutako soinaren parteetan, bi eskuekin heltzea. .
Ekintza honekin belaun bat bakarrik kolpekatzea onartzen da, eskuak heldu gabe kolpatu daitekeen zenbait belaun bitartean. Ez dago onartuta 5 segundo baino gehiago heltzea izatea eta aktiboa ez izatea ere ez.

EHK-1eko Arauak
Belaunakadak egiteko lepoa eta burua helduz ezabatzen dira, lehiakideak erabili daitezke belaunarekiko tekniketan k1 internazionaleko arauak belaun kopururik gabe.

Arbitroaren autoritateao
-
Konbatea gelditu zerbait anormala gertatuko balitz.
-
Gelditu konbatea lehiakide batek kolpe ilegala jasotzen badu edo jarraitzen debekatzen dion zauriren bat badu.
-
Konbatea gelditu, lehiakide batek edo biak EHK-1 Proeko araudiak ez badituzte errespetatzen eta sailkapena ezabatzerako duten autoritatea ez badute onartzen.
-
Ohartu eta atentzioa deitu lehiakide bati EHK-1 Proko araudiak ez baditu errespetatzen.
-
Sailkapen gabe utzi arbitroaren autoritatea onartzen ez duen lehiakideari edo jokaera oldarkor edo iraingarria, arbitro edo epailei, agertzen duenari.
-
Sailkapen gabe utzi entrenadore edo bigarren denari ez baditu EHK-1 Proko araudiak errespetatzen.
-
Lehiakide bat sailkapen gabe utzi aurretik atentzio deitu edo deitu gabe.
-
Babes kontua lehiakide bati egiterakoan, aurkakoa ez bada erretiratzen iskin neutralera, arbitroak gelditu dezake babes kontua.
-
Epaileak dagozkien lekuan kokatuta daudela konbatea hasi baino lehen, frogatu.
-
Kirolari modura ez badira portatzen ari lehiakideek, konbatea gelditu. Kasu honetan sailkatu gabe utzi dezake lehiakideren bat.
-
Lehiakide bati atentzioa deitu, konbatea gelditu edo geratu arauak ez baditu zerbaitetan errespetatu, puntu bat deskontatzeko.
-
KO gertatuz gero, kontua suspenditu lehiakide batek ez badu nahi erretiratu iskina neutralera edo horrela egin ez badu nahi.
-
Lehiakide batek arauak ez baditu betetzen eta beharrezkoa ez bada abertimendua o sailkapenetik kanpo geratzea, arbitroak konbatea gelditu behar du STOP komandoaren bidez eta ahozko oharra eman faltaren erruduna den lehiakideari.
-
Abertimendua argi eta garbi eman behar da, lehiakideak arrazoia uler dezan eta zigorraren zergatia.
-
Arbitroak eskuzko seinaleen bidez eta ahoz adierazi behar du eginiko falta.
-
Arbitroak eman dezake aurre abisu bat lehiakide bati araua ez betetzeagatik baina konbatea gelditu arazi gabe, errua arina bada.
-
Arbitroak sailkapenetik kanpo utzi dezake lehiakide bat abisurik gabe, izugarrizko falta egingo balu.
-
Arbitroak erabaki dezake zerbait testuinguru baten barruan gertatutakoa ez badago jasota arauen barruan.
Tartekaritza arbitralak
Amateur arautegia ikusi.

Debekatutako teknikak eta jokaerak
-
Giltzurrun, bizkar, belaunak, izterrondo, buruko atzeko aldia eta lepoa.
-
Kolpea eman zangoko Kolpe frontalaren bidez izterrean, belaunean edo tibian.
-
“Clinch” mantendu belaun bat baino gehiago sartzeko.
-
Orpoarekin kolpatu “Clinch” ean edo orpoan debekatuta dagoen beste golperen bat.
-
Esku batekin heldu lepoa edo sorbaldak belaunarekin kolpekatzeko.
-
Bira egin, altxatu edo mugitu aurkaria alde batetik bestera.
-
Ukondoa, sorbaldak, erpuruak eta burua erabiltzea kolpekatzeko.
-
Txorkatila gaineko ibiltzea.
-
Aurkariari bizkarra ematea, ihes egin, korrika egin, lurrera bota, aurkakoari heltzea, teknika itsuak, bortxatu edo aurkakoari burua jaitsi.
-
Aurkaria soketan harrapatuta dagoenean eraso egin.
-
Eraso egin, lurrera erortzen edo erorita dagoen, aurkariari. Hau da, aurkariak lurra ukitzen duenean eskuekin edo belaunekin.
-
Ringa konbatean dagoen bitartean.
-
Golpeak ematen jarraitu STOP edo BREAK komandoen ondoren, gong edo kanpaia entzun ondoren.
-
Olioztatu gorputza edo aurpegia.
-
Burua heldu beste eskuarekin kolpekatzeko edo estrangulatzeko.
-
Kolpekatu o estrangulatu besagainarekin.
-
Aurkari bultzatu.
-
Sokei helduta kolpekatu edo oker erabili.
-
Aurkariari heldu behar ez denean.
-
Aurkariaren besoak mantendu edo heldu edo jaitsi kolpekatzeko.
-
Ez eman pauso bat atzera BREAK komandoaren ondoren.
-
Aurkariari txistua bota edo ahozkoari nahita.
-
Proiekzioak egin eskuekin, mokorrekin, belaunekin, e.a.
-
Arau edo arautegiaren urraketak, sakontasunaren arabera, abisu bat, puntu bat gutxiago edo sailkapenetik at.
-
Aurkariaren zangoa heldu eta horrela helduta mugitu aurrera, atzera edo alboetara.

Anexo debekuak. EHK-1 arautegirako
Belaunetako teknika bat egiteko, lepoa, burua edo sorbaldak heltzea, debekatuta dago.