Estatutuak
1. Basque Country K-1 entitate pribatua da eta irabazi gabekoa.
2. Basque Country K-1 aren helburua Euskal Herriko eta diasporako klubak elkartzea da, bultzatu, zabaldu eta garatu K-1 diziplina eta hein berean Euskal Herriko partaidetza internazionalak diren txapelketetan.
3. Basque Country K-1 ek dagokion aktibitatea Euskal Herriko lurralde historikoan garatuko du, egun euskaraz egiten duten 7 herrialde hauetan: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa.
4. Basque Country K-1 ek Euskara dela bere hizkuntza ofiziala onartzen du eta euskarri bezala, Gaztelera, Frantsesa, eta Ingelesa.
5. Basque Country K-1 ek banatzen du dagokion konpetentzia eremu amateurrean (Basque Country K-1) eta profesionalean (Basque Country K-1 pro) K-1 diziplina landuz eta garatuz, aukera izanaz Euskal Herria pro txapelketa bat egiteko gerrikoarekin jolasean.
6. Edozein, Euskal Herri 7 herrialdeko klub edo kirolari baita euskal diasporakoa izanik, afiliatu daiteke federazio honetan eta dagozkion aktibitateetan parte hartu, beste federazio/elkarte aktibitatetan parte hartzea ezindu gabe.
7. Basque Country K-1 entitate pribatua eta partikularra da ez dago ofizialtasunera lotuta, aske arau propioekin lana egiteko eta edozein federazio/elkarteekin komenigarria bada.
8. Basque Country K-1 organigramak ditu:
- Presidentea
- Presidenteordea
- Idazkaria
- Eta zonetako delegatuak: ego aldeko delegatu 1, iparraldeko delegatu 1 eta nafarroako delegatu 1
Jardunaldietarako entitate honek kontratatu ditzake, arbitroak, delegatuak, coachs, eta behar den giza materiala beste federazio/elkartekoak pribatu erara.
9. Basque Country K-1 eta Basque Country K-1 Pro, K-1 ek duen arau internazionala jarraituko du eta baita ere arau propioa edukiko du ofiziala denaren diferentea.
10. Basque Country klub afiliatuekin konprometitzen da urtean behin txapelketa bat organizatzea Euskal Herria K-1 ekoa 7 lurraldeetakoa eta diasporakoa.
11. Basque Country eskubidea du beste federazio/elkarteekin kolaboratzeko.