EHK-1 ARAUDIA
Amateur internazionala den araudia
K-1 ring batean errealizatzen da bakoitza 2 minutuko 3 asaltoetan.
MASKULINOAK
DIREN
KATEGORIAK
GALLO ARINA - 51 kg
GALLO - 54 kg
LUMA - 57 kg
ARINA - 60 kg
ARINA WELTER - 63,5 kg
WELTER - 67 kg
ARINA ERDI - 71 kg
ERDI - 75 kg
ARINA PISUA - 81 kg
GURUTZE - 86 kg
PISUA - 91 kg
IZUGARRI PISUA + 91 kg
FEMENINOAK
DIREN
KATEGORIAK
GALLO - 48 kg
LUMA - 52 kg
ARINA - 56 kg
ERDI - 60 kg
ARINA PISUA - 65 kg
PISUA - 70 kg
IZUGARRI PISUA + 70 kg
ARBITROAK
Arbitro zentrala, epaileak eta kronometratzaileak galtza beltzak jantziko dituzte, EHK-1 poloa eta kirol-zapatila beltzak, denak oso garbiak eta kondizioetan.
Ez dute eramango, belarritakorik, ezta ere ordularirik eta betaurrekorik.
Arbitro zentralak ezingo ditu betaurrekoak eraman jantzita dagokion lana egiten duen bitartean.
Baita ere latexeko esku narruak erabiltzea behartuta dago.
LEHIAKIDEEN JANTZIAK
- Gau-jaietan ez dira kaskoak erabiliko.
- Kasko babeslea aurpegi irekia matrailik gabe eta goi burua babestua, torneoetan eta junior kategorietan bakarrik erabiliko da.
- Kamiseta manga motza izkinako kolorearekin Euskal herriko txapelketan bakarrik.
- Ahozkoa (edozein koloretakoa).
- Kokila.
- Emakume Lehiakideentzat bularreko babeslea beharrezkoa da.
- 12 ontzako esku narruak belkrozko heltzekoak.
- Galtzerdi tankerako orkatiletakoak.
- Galtza motzak.
- Gasa tankerako bendajea 250zm. Luzera eta 5zm. Zabalera duten galtzerdiekin edo entrenamenduetarako benda normalekin.
- Orkatilakoak edo oinetako bendajeak permititzen dira.
- Baselina pixka bat aurpegian eta gorputzean permititzen da. Olioak ezin dira erabili.
ONARTUTAKO TEKNIKAK
Eskuarekin eginiko taktika onartuak:
boxeo kolpe guztiak eta spining back fist (eskumuturra birran).
Zangoarekin eginiko taktika onartuak:
- ostikada frontala.
- ostikada zirkularra tibia kolpekatzeko aukerarekin.
- alboko ostikadak.
- heltzen duen ostikada (orpoarekin edo oinazpikoarekin jotzea onartuta dago).
- ostikada gorakorra.
- ahizkora ostikada (orpoarekin edo oinazpikoarekin jotzea onartuta dago).
- ostikada saltoan.
- birako ostikada orpoarekin gorputzari.
- birako ostikada orpoarekin zangoen alboetan, belaunaren gainetik eta mokorraren azpitik.
- erratzatu lur-arraz orkatilatik behera.
- low kick zangoei, barruan eta kanpoan, tibiarekin zango osoan, belaun albokoak barne eta mokorraren azpitik.
- low kick frontala zangoaren goiko aldean, belaunaren gainetik eta mokorraren azpitik, low kick desplamendutan bi zangoak kolpekatzeko aukerarekin.
- Belaunaren teknika bai gorputz edo buruari dagokiona. Sorbaldak edo lepoa heltzea bi eskuekin bat-batean belauna kolpekatzeko onartzen da. Ekintza honetan belaun bat bakarrik kolpekatzea onartzen da, eskuekin ez bada heltzen nahi diren belaun kopurua kolpekatu daiteke.
Heltzea belaun batengandik segidan joan behar du, ez da onartzen heltzea aktiboa ez bada.
- K-1aren ezaugarriak ikusirik, ez da egongo ostiko kontatzailea baina bai egon behar du oreka bat eskuko eta zangoetako tekniken artean.
EMAITZAK
PUNTUEN BIDEZ LORTUTAKO GARAIPENA
Konbate bat bukatzen denean, puntuazio gehiena lortu duen lehiakideak epaileen iritziz, garaile izendatua izango da.
Bi lehiakideak une berean lesionatuta edo KO badaude ezin da pelearekin jarraitu, epaileek kontutan edukiko dute ordu arte lortutako puntuazioa, eta puntu gehiago dituena garaile izendatua izango da.
ABANDONUAREN BIDEZ LORTUTAKO GARAIPENA
Lehiakide batek konbatea abandonatzen badu lesio edo beste gauza bategatik eta jarraitu ez badu nahi asalto tartean ematen den minutu bateko atsedenaren ondoren, aurkako lehiakidea garaile izendatu izango da.
GELDITZEAREN BIDEZ LORTUTAKO GARAIPENA
Arbitro zentralaren aginduz
RSC: Referee stopped contest
Arbitro zentralaren iritzitan lehiakide bat ez dago kondiziotan jarraitzeko. TKO, KO kontsideratzen da teknikoki.
RSC-H: Referee stopped contest head
Arbitro zentralaren iritzitan lehiakide bat ez dago kondiziotan jarraitzeko buruan kolpekada gogorrak jaso ondoren.
AGIRI DAGOEN NAGUSITASUNAREN BIDEZ LORTUTAKO GARAIPENA EDO
Lehiakide batek zigor gehiegi jasotzen badu bere aurkakoarengandik, arbitroak konbatea geldiarazi dezake eta garaile izendatu nagusitasuna agertzen duen lehiakideari.
Hau da nagusitasunaren bidez lortzen den garaipena edo KO teknikoaren bidez.
“Zergatik garaile” jartzen duen puntuazio txartelean jarriko du X”RSC”.
LESIOA DELA MEDIO LORTUTAKO GARAIPENA
Lehiakide batek esaten badu ez duela nahi konbatitu lesio bat duela suposatzen delako, babes kontaketa hasiko da lesioa duela suposatzen den lehiakidearekin.
Babes kontaketa egingo da 8 arte eta berehala sendagileari deituko zaio lesioa ikuskatu dezan eta lehiakideak jarraitu daiteken edo ez esango du.
Jarraitu badezake, konbatea normaltasunez jarraituko da.
Ezin badu, konbatea bukatutzat emango da.
Sendagileak ezin du konbatea geratu edo bukatutzat eman.
Arbitro zentralak sendagileari entzunda gero erabakiko du konbatea gelditzen duen ala ez.
Ez da egongo ring barruan entrenatzailerik edo bigarren entrenatzailerik sendagilea barruan dagoen bitartean.
DESKALIFIKAZIOA DELA MEDIO LORTUTAKO GARAIPENA
Lehiakide bat deskalifikatzen badu arbitro zentralak bere jokaera txarragatik, puntu negatiboak pilatzen dituelako edo arauak ez dituelako errespetatu, aurkaria garaile izendatua izango da.
HUTS EGITEA DELA MEDIO LORTUTAKO GARAIPENA (WO / WALK OVER)
Lehiakide bat ringean dagoenean eta aurkaria ez bada agertzen megafonotik bi minututan zehar behin baino gehiagotan deituz gero, gong entzungo da eta arbitroak presente dagoen lehiakidea garaile izendatuko du.
BABES KONTAKETA DELA MEDIO LORTUTAKO GARAIPENA
Onartuta dago 3 kontaketaren araudia.
Honek esan nahi du konbatea geldituko dela lehiakideak 3 babes kontaketa hartu baldin baditu asalto berean edo konbate osoaren zehar.
Arbitroak azkeneko babes kontaketan bukaeraraino kontatuko du (10) naiz eta lehiakidea altxatu egon.
Babes kontaketak 8 arte izango dira.
Lehiakideak ezin badu 8 arte jarraitu, kontaketa bukatuko da 10 arte.
Gogoratu behar da, lehiakide batek ahozkoa nahita lurrera botatzen badu konbatea gelditzeko, arbitro zentralak babes kontaketa egin behar duela une horretan, konbatea saihesteko modua delako.
Lehiakideak bigarren aldiz ahozkoa botako balu nahita, lehenengo ohar ofiziala egingo zaio. Ez badu gehiago hau izango litzake lehenengoa eta ez luke zigor punturik izango. Alderantziz, bigarrena edo hirugarrena izango balitz, puntuak kenduko lizkiokete. Eta laugarrena izango balitz deskalifikatua izango litzake.
Entrenatzaileak edo bigarren entrenatzaile batek toalla bat edo beste edozein tresna botako balu, ez du geratuko arbitro zentralak hasitako babes kontaketa.
A. Kolpea/k buruan.
Arbitro batek gelditzen duenean konbatea kolpe gogorrak buruan direla medio, epaileei adieraziko die ohar lekuan idazteko ikusitakoa, hau da konbatea geldiarazi egin dutela kolpe gogorrak eman direlako buruan. Lehiakide batek KO edo KOT dela medio galtzen badu esandako arazogatik, debekatu egingo zaio lehiatzea sparring lehiaketetan edo entrenamendutan kirol zentroan gutxienez 30 egunetan Knock out izan den egunetik kontatuta.
B. Bi konbatetik kanpora (Knock Outs) edo (Knock Outs Tekniko) KOT.
Lehiakide bat knock out geratu bada buruan kolpe bat edo gehiago jaso ondoren
konbatean edo arbitroak konbatea gelditu badu lehiakideak buruan kolpe gogorrak jaso dituelako eta defentsa gabe utzi dutelako hiru hilabetean bi okasiotan ezin jarraituz utzirik, ez zaio utziko lehiakide honi sparring lehiaketetan edo entrenamenduetan parte hartzea kirol zentro batean gutxienez hiru hilabetetan bigarren konbatetik kanpora (Knock Outs) edo Knock Outs Tekiniko) KOT kontatuta.
C. Hiru konbatetik kanpora (Knock Outs) edo (Knock Outs Tekniko) KOT.
Lehiakide bat knock out geratu bada buruan kolpe bat edo gehiago jaso ondoren
konbatean edo arbitroak konbatea gelditu badu lehiakideak buruan kolpe gogorrak jaso dituelako eta defentsa gabe utzi dutelako hamabi hilabetean hiru okasiotan ezin jarraituz utzirik, ez zaio utziko boxeolari honi sparring lehiaketetan edo entrenamenduetan parte hartzea kirol zentro batean, gutxienez urtebetean hirugarren konbatetik kanpora (Knock Outs) edo Knock Outs Tekiniko) KOT kontatuta.
Konbatetik kanpora (Knock Out) gertatzen den bakoitzean buruan kolpe bat edo bi jaso ondoren, eta KOT gertatzen bada berdin, gau-jaiko Delegatuak erregistratu behar du lehiakidearen lehiatzeko lizentzian.
Aurreko babes neurriak aplikatuko dira baita ere lehiakidea konbatetik kanpora geratzen bada entrenamendu batean. Prestatzaileak dagokion Federazioari komunikatuko dio araudi hau aplikatu behar duela.
Lehiakide batek buruan kolpe bat hartzen badu “break” edo “stop” aginduaren ondoren eta “konbatetik kanpo” deklaratzen badute segundoen kontaketa ondoren, garaile izendatua izango da Deskalifikatua bezala. Baina DESKALIFIKAZIOA dela medio garaile izanik konbatitu gabe egon beharko du “buruan kolpeak” araudiko atalak dionari obedituz.
Edozein lehiakidek buruan kolpeak hartzen dituenak konortea galdu gabe eta Knock Out edo KOT bezala galtzaile deklaratuak, ezingo du kontaktuzko entrenamendu edo lehiaketetan parte hartu, gutxienez 30 egunetan zehar.
Lehiakide batek konorte gabe jarraitze badu minutu bat baino gutxiago, ez zaio utziko parte hartzen kontaktuzko entrenamendu edo lehiaketetan, gutxienez hiru hilabetetan zehar.
Lehiakide batek konorterik gabe jarraitzen badu minutu bat baino gehiago, ez zaio utziko parte hartzen kontaktuzko entrenamendu edo lehiaketetan, gutxienez sei hilabetetan zehar. abe eta Knock Out edo KO
DEBEKATUTAKO TEKNIKAK ETA PORTAERA
-
Tibiarekin belauna kolpekatu, parte frontalean edo atzean.
-
Bikiak kolpekatu atzeko aldetik.
-
Eztarria atakatu, behe abdomena, giltzurrunak, sorbalda, belaunak, izterrondoa eta buru edo lepo atzea.
-
Behar diren babesak ez edukitzea konbatea hasi baino lehen.
-
Aurkakoari zangoa heldu .
-
Kolpekatu zangoa edo belaunarekin kolpe frontalaren bidez izterra, belauna eta tibia .
-
Zango zirkularrarekin mokorra kolpekatu .
-
Biratu, altxatu edo mugitu aurkaria alde batetik bestera.
-
Konbatea hasten denean ring izkinan ez egotea.
-
Kolpekatarako erabiltzea ukondoa, sorbalda, erpurua eta burua.
-
Txorkatila gainetik erraztatuz kolpekatu.
-
Aurkariari bizkarra eman, ihes egin, korrika egin, lurrera bota, aurkariari heldu, itsuak diren teknikak, behartu edo aurkariari burua jaitsi.
-
Soketan atrapatuta dagoen aurkariari atakatu.
-
Lurrera erortzen ari den edo erorita dagoen aurkariari atakatu, hau da aurkari batek eskuekin edo belaunekin lurra ukitzen duenean.
-
Ringa utzi konbatearen zehar.
-
Kolpekatzen jarraitu STOP edo BREAK komandoa ondoren, gong edo kanpaia entzun ondoren.
-
Olioztatu aurpegia edo gorputza.
-
Ring sokak erabili helduz edo proiektatzeko aurkaria kolpekatzeko.
-
Burua heldu beste eskuarekin kolpekatzeko.
-
Kolpekatu edo estrangulatu besagainarekin.
-
Aurkaria bultzatu.
-
Kolpekatu esku narrua irekiarekin edo barruko aldearekin.
-
Sokei helduta kolpekatu edo gaizki erabili.
-
Norbera aurkariari heldu era desegokian.
-
Aurkariaren besoak heldu, eutsi edo jaitsi kolpekatzeko.
-
Komando BREAK ondoren pauso bat atzera ez ematea.
-
Aurkariari edo ahozkoari txistua bota nahita.
-
Eskuekin, mokorrarekin, belaunekin, … proiekzioak egin.
-
Arauak urratzea, larritasuna kontutan edukiz, ohar bat, puntu bat gutxiago edo deskalifikazioa.
-
Bi belaunak kolpekatu heltzean edo klintxean.
-
Heltzea belauna sartu gabe aurkariari traba egiteko.
-
Heltzea erabili edo klintx proiekzioak egiteko edo aurkariari mugitzeko.
ENTRENATZAILEEI OHARRAK
-
Jantzi desegokiak.
-
Ahoz ozena erabili lehiakideei instrukzioak emateko.
-
Esku zartada ematea konbatearen zehar.
-
Aurkakoa xaxatzea eten gabe.
-
Ringa kolpekatzea eskuekin edo beste tresna batekin.
-
Ahoz atakatzea ofizial, arbitro edo epaileen bat ring barruan edo kanpoan.
-
Arbitro edo epailearen erabakia kritikatzea konbatearen zehar.
-
Bultzatu, heldu, eraso egin arbitroren bati, epaile edo ofizial, baita ere egiteko asmoa izatea, ringetik bidaltzeko motiboa izango da berdin lehiaketa egiten den lekutik.
EHK-1 araudi partikularra
Heltzeak ezabatzen dira belaunen burutzeetarako, era honetara, lehiakideak belaun guztiak kolpekatu ditzake baina inongo heltzerik gabe.
Kaskoa ezabatzen da gau-jaietan eta esku narruen oz.ek igotzen dira 12ozeraino.